Langues régionales.org

Qui a dit : On ne peut pas imposer l’enseignement des langues régionales, mais on peut imposer l’offre. " ?

Accueil > La langue basque > Actualités > 31 mars 2012 > Deiadar manifestaziorat joateko deia zabaldu dute euskalgintzako eragileek (...)

http://www.kazeta.info/  16/03/2012

Deiadar manifestaziorat joateko deia zabaldu dute euskalgintzako eragileek Andoainen

vendredi 16 mars 2012

"Euskararen lege babesa Ipar Euskal Herrian" lelopean mahai inguru bat egin dute, ostegun arratsean, Martin Ugalde foroan, Andoainen (Gipuzkoa). Ione Iosie ( Kontseilua), Hur Gorostiaga (Seaska) eta Paul Bilbao ( Behatokia) izan ziren hizlariak, eta luze aritu ziren euskarak Ipar Euskal Herian duen egoeraz. Martxoak 31an Baionan deituriko Deiadar manifestaziorat joateko deia egin zuten.

Berria kazetak antolatu zuen mintzaldia eta kazeta berak mahai inguru berri ematen du bere gaurko edizioan. Mintzaldian, azken bi hamarkadetan euskarak araudian izandako babesaren bilakaeraren errepasoa egin du Iosiek.

1999an Frantziak Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna sinatu bazuen ere, Konstituzio Kontseiluak ez zuen izenpetze hori baimendu, baina hor abiatu ziren, Iosieren arabera, hizkuntza lege baten inguruko proposamenak.

Euskara babestuko duen lege batek zein ezaugarri izan beharko lituzkeen azaldu du Bilbaok. Hiru zutabetan oinarritu du balizko lege hori : osoa, zehatza eta dinamikoa behar du izan. Osoa behar du, hain justu, euskararen normalizazioaren alor guztientzako erantzunak izan behar dituelako, Egoera aldakorra izango den heinean, arauak ere dinamikoa izan behar duela argitu du.

EEP Euskararen Erakunde Publikoaren eginbeharra jada ez dela nahikoa ere ziurtatu du Gorostiagak : "Sabaia jo du. Neutro bihurtu ditu euskararen aurkakoak, eta aldeko, neutro zirenak. Legerik gabe, ezin du indar gehiago egin. Agerian gelditu da borondate hutsa ez dela nahikoa". Seaskako zuzendariaren esanetan, iritzia ematetik erabakiak hartzera igaro behar da EEP. Uste horretakoa da Josie : "Hizkuntza politika eraginkorra da bertatik kudeatzen dena, eta horrek behar du lehentasuna".

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Deiadar manifestaziora deitu dute martxoaren 31rako, hizkuntza gutxituen eskubideak errespetatzeko eskatzeko. Baionan egingo dute protesta, baina ez han soilik, hizkuntza gutxituak dituzten Frantziako beste herrialde batzuetara ere zabaldu baitute deialdia : Herrialde Katalanetara, Korsikara, Bretainiara, Okzitaniara eta Alsaziara.

http://www.kazeta.info/euskalherria/deiadar-manifestaziorat-joateko-deia-zabaldu-dute-euskalgintzako-eragileek-andoainen

Un message, un commentaire ?

Qui êtes-vous ?
Votre message
  • Pour créer des paragraphes, laissez simplement des lignes vides.